XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etiemblek lau urte igaro zituen kargu horretan.

1973 urtera arte adiskidetasun sakon batek lotuko zituen biak.

Ikasle, ezkon berri, irakasle Kairon, idazle ospetsu, ministro, Taha Husayn sarritan itzuli zen Parisa edo Frantziako beste leku batzutara, Alpeetan, Mazizo zentralean edo Pirineoetan oporrak igarotzera.

Mu`nesek dakar oroipena: Frantzia berebiziko samurtasunez maite zuen.

Frantsesen humorea maite zuen baina ez arruntkeria.

Abeslarien zorakeriak, hauen azalpen politikoak atsegin zituen.

Sarritan eramaten nuen tabernara kopa bat hartzera, inguruko elkarrizketa entzutea gustokoa zuen.

Bere barrea leiala zen.

Barre erraza.

Egyptoko barrea.

Etxean frantsesez hitzegiten genuen beti.

Nire amak arabiera ez zuen sekula egiaz ikasi.

Dendetan eta eguneroko bizitzan moldatzeko lain bazekien.

Uste dut aitari etxean frantsesez hitzegitea gustatzen zitzaiola.

Hizkuntza horretan artikuluak eta hitzaldiak idatzi zituen, baina ez atsegin zitzaiolako, eskatu egiten ziotelako baizik.

Bere hizkuntzan, arabieran pentsatu eta sentitzen zuen, eta ondoren bihurtzen zituen bere pentsamenduak edo ideiak beste hizkuntza batera.

ZORIONEZKO LOTURA Husayn Fawzi (1905 - 1988) bezala, haren emazteak, frantsesa hura ere, antzinako gauzen denda bat zeukan rue des Ecoles-en, Kamel Husayn eta Tawfiq al-Hakim eta hain ospetsuak izan ez ziren beste intelektual askok bezala Taha Husaynek Tahtawik (1301 - 1873), 1830 urtean Frantziara ikastera etorri zen Egyptoko lehen idazleak zabaldu zuen bidea egin zuen.

Egypton, garai hartan ingelesen menpe bait zegoen, kultur mailako ametsa, Frantzia zen izan ere.

Horretan hartu zuen inspirazioa Taha Husaynek, Sainte-Beauveren metodo kritikoa eta Maupassantek kontaketarako zuen artea ikasiz batez ere.

Bere itsutasuna, maila sozial humilekoa izatea, bere askatasun bide bihurtu zituen gizon errebelde honek baldintza horiek, konformismo guztiak gainditurik.

Bere idazketa katarsi bidea, gora bidea eta legitimazio bilakatu ziren gizon honentzat.

Baina herrialde honekin eta bere kulturarekin lortutako lotura zorionezko hori, eteteko zorian egon zen 1956ean.

Taha Husaynek sekula ez zion barkatu Frantziari Suezen izan zuen parte hartze militarra.

Bere jarrera politikoetan ez da inozoa edo sinplista izan, ez.

Aurrez ere Frantziaren kolonialismoa kritikatu izan zuen.

Baina Egypto inbaditu!.

- Gelditu gaitezen, iruditzen bazaizu, dio bat batean Mu`nes-ek.

Zuk badakizu, beti izaten da elkar aditze bat aitaren eta alabaren artean, amaren eta semearen artean.

Gurean ez zen bestela izan.

Asko maite ninduen, badakit.

Ez zen haserrerik izan gure artean.

Nik literatur arabiarrean nor izan nahi izan banu bazitekeen arazoren bat gertatzea.

Baina sekula ez nuen arabieraz idazteko ametsik izan, are gutxiago nere aitak Taha Husayn izena izanda.

Eguzkiaren azken errainuek argitzen dute Paris.

Desagertzen ari den argia margo paleta bat bezala barreiatzen da.

Eguzkia eta itzala kontrajarrika eta elkar topaka ari dira.

Paseoa amaitu da.

CHARBEL DAGHER, idazle eta kazatari libiarra. Rimbauden (Korrespondentzia) arabierara itzuli du eta liburu asko argitaratu ditu; horien artean aipagarriak dira (Poetika arabiar modernoa (1988) eta poema liburu bat (1981).